Finantzaketa nahi duzu zure webgunea, katalogoa edo dokumentazioa euskaratzeko?

Edo softwarea itzultzen ari zarete? Langileren bat euskara ikasten ari da? Euskaraldian parte hartuko duzue? Hizkuntza-irizpideak zehaztu nahi dituzue?

Bi modalitate azalduko ditugu jarraian:

  1. laguntza modalitatea

Eusko Jaurlaritzaren LANHITZ 2022 deialdiarekin finantza ditzakezu ekintzak: %80 arteko dirulaguntza, gehienez 5.000 euro. Ekintza solteak aurkez ditzakezue, plan oso bat izan gabe.

Diruz-lagungarriak diren kontzeptuak:

  • Itzulpenak: 0,0823 euro hitzeko.
  • Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua: Gehienez, 2.000 euro.
  • Euskalduntzeko, alfabetatzeko eta langile elebidunak trebatzeko jarduerak: 8 euro ikasle / orduko.
  • Laneko prestakuntza-ikastaroak euskaraz.
  • Euskarazko softwarearen sorkuntza edo iturburu kodea euskaratzea.
  • Langileen dedikazioa, eta kanpo-aholkularitzaren gastuak.

Eskatzeko epea: 2022ko irailaren 30a. Modu elektronikoan. Informazioa: lotura

Zer aurkeztu: 1. Eskabide-orria. 2. Aurrekontua. Erraz bete daiteke

Nola justifikatu:

  • Langileen nominak.
  • Fakturen eta ordainketen egiaztagiria.
  • Emandako diru-laguntza justifikatzeko inprimakia. Balantze ekonomikoa.
  • Justifikazioa-kontu erraztua” deiturikoa. Gastuen zerrenda sailkatuta.
  • LanHitz Excela. Itzulpenen zerrenda, ikastaroen zerrenda…
  • Itzulitako testuak eta jatorrikoak, euskarri informatikoan.

Justifikazioa egiteko azken eguna: 2023ko martxoaren 31.

2. laguntza modalitatea

Bigarren modalitateak ekintza solteak finantzatzeaz gain, PLAN BAT DISEINATZEN LAGUNTZEKO 1.000-8.000 euro arteko laguntza eskaintzen du. Kasu horretan, aurrekoez gain, diagnostikoa nola egingo den eta plana diseinatzeko jarraituko den metodologia eta kronograma azalduko duen txostena aurkeztuko da. Justifikatzerakoan HIZKETA aplikazioa beteko da. Bertan sartuko dira egoeraren datuak eta lortu nahi diren helburuak. Laguntza behar izanez gero, aholkularitza bat kontrata dezakezue.

Hirugarren eta laugarren modalitateak, berriz, plana dagoeneko martxan dituzten entitateentzat dira.

Deialdi osoa irakurtzeko klikatu hemen.

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: 630889429 / mikel-u@ahize.aek.eus

Aquí teneís la información en castellano:

Los documentos de la solicitud en castellano:

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude