Ahobizi edo Belarriprest aukeratu ondoen datorkizun rola

Aurreko sarreran enpresek eta entitateek Euskaraldian parte hartzeko jarraibideak azaldu dizkizuegu. Parte hartzeaz gain, ordea, langile bakoitzak Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu behar du. Gogoratzen dituzue zeintzuk diren rol horiek? Hona hemen bakoitzaren azalpena:

Iturria: Euskaraldia

AHOBIZI naiz

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Iturria: Euskaraldia

BELARRIPREST naiz

Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude