Azken txanpan sartu da Euskaraldia

Hurrengo ostegunean hasiko da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua. Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

Norbanakoek ez ezik, entitateek ere parte har dezakete Euskaraldian. Horretarako izena eman dezakezue esteka honetan.

Bideo honetan duzue Euskaraldiaren inguruko informazio praktikoa.

Animatu!

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude