Gaitu.eus adimen artifizialari euskaraz erakusteko

Adimen artifizialak euskaraz egin dezan

Erronka berri bat dugu euskaldunok: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.

Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Common Voice euskaraz

Ekimen irekia da, irabazi-asmorik gabea, kolaboratiboa eta orain masiboa bihurtu nahi dugu.

105 hizkuntzatan hasiak dira Common Voice-en ahots ekarpenak egiten, eta ia beste hainbestetan prestatzen ari dira.

Auzolanean egingo dugu

Elkarlana sustatzen ari gara, proiektuan eragile asko inplika daitezen. Erakunde handiak zein txikiak, pribatuak zein publikoak, azken finean, gizarte osoa.

Eta guztion artean sortuko dugun ahotsen datu-basea gero teknologia enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Lagundu iezaguzu eragile eta herritar euskaldunek proiektu honetan parte har dezaten.

Zure ahotsa garrantzitsua da

Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu, milaka: adin tarte, genero eta mota guzti-guztietakoak. Eta zurea ere bai, noski.

Grabatu nahi beste esaldi.

Oso erraza da.

Guztion artean ekarpen polita egingo diogu gure enpresen, teknologiaren, hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

Batu ditzagun gure ahotsak: https://gaitu.eus/

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude