Martxoaren 15ean, Enpatikonomia jardunaldiaren 4. edizioa egin zen Oiartzunen, Lintzirin-gainan dagoen Zinealdea enpresan. Jardunaldi horretan enpresek duten kezka nagusietako bati heldu zitzaion: Talentuaren erronkari. Hau da, enpresarentzat balioa sortuko duten jarduerak egiteko trebetasuna eta konpromisoa duten langileak nola trebatu, erakarri, garatu, mantendu, ordezkatu… Horren barruan, lanaren zentzuaz ere hitz egin zen.
16 hizlari aritu ziren eta ia 200 lagunek jarraitu zuten, 60 inguru bertan izan ziren eta 100 bat streaming bidez. Hizlarien artean izan ziren Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon unibertsitateetako ikerlariak; GFA, SPRI, ADEGI eta Olatukoopen ordezkariak; Lanbide Heziketako irakasleak, gazteak eta sindikalistak; Bai Euskarari Elkartea, Erakidetuz lantaldea eta praktika onak azalduko zituzten enpresak: Fundiciones Aizpurua, ABB-Niessen, Salto eta Oreka IT. Azpimarratu azken enpresa horietatik 3 Oiartzungoak direla: https://fundicionesaizpurua.es/eu/ / https://new.abb.com/es / https://saltosystems.com/es-es/
Aurkezpen guztiak euskaraz izan ziren eta parte hartu zuten pertsonen balorazioa oso ona izan da.
Informazio gehiago: https://www.oarsoarrak.eus/euskara/lan-lerroak/lan-mundua/enpatikonomia
Hizlariak: https://www.oarsoarrak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/2024_%2003_%2015%20(1).pdf
Jardunaldi osoaren BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=6soZOsci3rU
Egitaraua: https://www.oarsoarrak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/2024_%2003_%2015.pdf
Gai honen inguruko kezkarik baduzue, eta horren aurrean zerbait egin nahi baduzue, jakizue hurrengo hilabetean, apirilaren 3. astean, lan-osteko edo after-work saio bat antolatzen ari dela Oarsoaldea Garapen Agentzia, eskualdean elkarlanean egin daitekeenaz hitz egiteko.
Interesik baduzu, harremanetan jar zaitezke Oarsoaldea Garapen Agentziarekin oarsoaldea@oarsoaldea.eus helbidean edo 943 494 129 telefonoan, edo gurekin, LANIN zerbitzuarekin, lanin@oiartzun.eus helbidean edo 630889429 telefonoan.