Korrikaren lekukoa 3Dn inprimatu nahi duzu?

 

Korrikaren lekukoa eskutan izatea da egungo euskaltzale batek bizi dezakeen unerik zirraragarrienetakoa. Euskal hiztun komunitatearen aldeko ekimenik jendetzuenaren ikurra da, eta kate luze eta indartsu baten parte sentiarazten zaitu. Zu baino lehenagotik datorrena eta zure ondoren ere jarraituko duena. Aurtengo Korrikak 2.791 kilometro izango ditu, beraz, gutxienez, 2.791 pertsonek izango dute lekukoa eskutan.

Zuek ere, nahi baduzue, enpresan erabiltzeko lekuakoa sortzeko aukera duzue. Testu honekin batera dituzue 3D inprimagalu batean egiteko behar diren artxibategiak. Gainera, kasu honetan ere, mezua sartu hal izango duzue barruan.

Remigio Mendiburuk sortu zuen Korrikaren lekukoa 1980 urtean eta eskuz esku ibili zen 1988 urtea arte. Egun, artelan hori Donostiako San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, eta erabiltzen dena Juan Gorritik egindako kopia da. Berak txukundu eta prestatzen duena Korrika abiatu aurretik.

3D inprimagailuan egiteko bertsio digital hau 2022 urtean prestatu zuen Gaizka Gozalez de Mataukok, 22. Korrikarako. Gaizkak Gasteizko RPK enpresan lan egiten du, eta Euskara batzodeko kidea da. Enpresa horretan sailez sail eraman zuten lekukoa, langileek sartu nahi zituzten mezuak jasotzeko. Sentiberatzeko ekintza interesgarria.

korrika-lekukoa-model_files

https://cults3d.com/es/modelo-3d/arte/korrika-lekukoa

https://www.printables.com/en/model/156306-korrika-lekukoa

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude