Bi urtetik behin, makina-erreminta sektorean zertan ari diren ezagutzeko aukera izaten da makina-erreminten biurteko azokan, BEC erakustazokan. Nazioarteko azoka izaki, bertako enpresentzako erakusleiho paregabea da. EITBren Teknopolis saioan atal osoa eskaini zioten azokari, eta enpresa parte hartzaileak elkarrizketatu zituzten. Etorkizuneko makina-erreminten zertzelada batzuk eman zituzten, besteak beste, ABB Niessen, Danobat, Tekniker, Tecnalia eta Aldakin enpresetako ordezkariek.
Horrez gain, Makina-Erremintaren Elgoibarko museoa ere bisitatu zuten, eta garai bateko makinaria erakutsi zuten.
Atala osorik ikus dezakezue hurrengo loturan.