Kimu sortu dute enpresa eta erakundeentzako euskarazko txatbota

Zeregin ugaritarako erabili daitekeen eredu arin bat sortu du Orai NLP Teknologiak. Elhuyarren adimen artifizialeko zentroa da. Enpresa eta erakundeen eguneroko lanetan lagungarri izatea nahi dute, hizkuntza arrunta erabiliz. Esate baterako, agirien gaineko galderei erantzuteko, edukiak sortzeko, laburpenak eta itzulpenak egiteko, eta testuak zuzentzeko. Horrez gain, enpresen eta erakundeen behar espezifikoetara ere egokitzen da. Beta webgune bat osrtu du Oraik: Kimu.orai.eus.

Gainera, pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko aukera ematen du, adimen artifizialeko bestelako progamek ez bezala.

Albistearen iturria: Berria egunkaria. Osorik irakurtzeko sartu hemen.

 

 

Related Posts