Zer da hizkuntzen-kudeaketa eta zergatik da garrantzitsua niretzat?

Zure erakundean oraindik hizkuntzak kudeatzen ez dituztenei, edo honetan “hasiberriak” direnei zuzendutako ikastaroa antolatu du Euskalitek.

Saio batean hizkuntza-kudeaketaren gako nagusiak azalduko dituzte, eta bi kasu praktiko ezagutzeko aukera izango da: BRUSS (Durangoko industria enpresa) eta Sirimiri Servicios Socioculturales SL (Arabako gizarte sektoreko erakundea). Bi erakunde hauek hasi dira hizkuntzak modu planifikatuan, ordenatuan eta sistematikoan kudeatzeko lehen pausoak ematen eta ikasitakoa konpartituko dute ikastaroan parte hartuko dutenekin.

Horrez gain, Karmelo Ayestak (hizkuntzen kudeaketan aritua), hizkuntzak kudeatzeko arrazoiak eta oinarriak azalduko ditu.

Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da:

Euskarazko saioa: urriak 27
👉 Izena emateko: https://www.euskalit.net/
Gaztelaniazko saioa: urriak 31
👉 Izena emateko: https://www.euskalit.net/

Related Posts