Haran geologia eta topografia enpresako Igor Rebollo izan dugu Oiartzun Irratian. Geologia, geoteknia eta topografiaren alorrean aritzen dira, proiektu handi zein txikietan. 2023an sortu zuten enpresa, eta hasieratik hizkuntza-kudeaketa egokia egiten ahalegindu dira. Enpresa sortu berritan izan zuten Lanin zerbitzuaren berri, eta zerbitzuaren aholkularitza jaso dute. Horrez gain, Harrobi diploma eskuratu dute.
Haran enpresaren nondik norakoak hemen entzun ditzakezua.