Andoitz Aranburu: «Euskaraz edukiak sortzea Fagorren estrategian sartuta dago»

Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresua egin zen lehengo astean, AFM klusterrak antolatuta. Bertan batuta daude arloko enpresa eta erakunde esanguratsu ugari, Euskal Herrikoak horietako asko.

Kongresuan egin diren hitzaldi ugari euskaraz izan dira, tartean, Fagor Arrasate entitatearenak. Andoitz Aranburu Fagor Arrasateko berrikuntza zuzendaria elkarrizketatu dute Berrian, eta bertan adierazi du 1990eko hamarralditik euskara-planak dituztela: “Horrek adierazten du ez dugula nahi euskaraz edukiak sortzea motibazio kontua soilik izan dadin; horregatik, gure kudeaketa planean eta estrategian sartuta dago. Horren barruan, saiatzen gara edukiak euskaraz sortzen, eta hau da horren erakusgarri polit bat, erakusteko Fagor Arrasateren moduko enpresa batek, zeinak zazpiehun langile dituen eta %90 kanpora esportatzen duen, egin ditzakeela proiektuak euskaraz eta erakuts ditzakeela garapenak euskaraz. Bultzatu nahi izan dugu hori hain teknologikoa den esparru honetan ere”.

Iturria: FOKU

Related Posts