Atharratze eta Bilbo lotuko ditu 24. Korrikak

AEK-k jendaurrean aurkeztu du 24. Korrika. ‘Euskara gara’ leloaren bueltan bildu nahi dituzte euskaltzaleak, «euskara ez baita muga bat; euskara arnasa da». Errigora egitasmoa omenduko dute euskararen aldeko ekinaldi erraldoian. 2026ko martxoaren 19an hasiko da Atharratzen (Lapurdi) eta martxoaren 29an Bilbon amaituko da.

Aurkezpenean euskarak guztientzat lekua duela adierazi dute: «Euskarak arnasa ematen digu. Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak zein kanpotik etorriak; euskara baita gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza».

Related Posts