Euskarak enpresetan duen rola adosteko helburuz sortu dute Ex3 elkartea

Enpresaburuek euskararekiko duten konpromisoa bideratu nahi du Ex3 elkarte berriak. Borja Irizar Acillona Saresoft enpresako zuzendari nagusia da sustatzaile nagusia. Euskal Herriko enpresari euskaldunak elkartzea izango du xede, “euskararen arloan abiapuntuak adosteko eta erabakiak hartzeko”.

Iturria: Enpresabidea

Enpresabidea atarian elkarrizketa egin diote Irizarri, eta han egindako adierazpenak dituzue jarraian:

– “Euskal Herriko enpresariok, gizartean daukagun ardura oso sakona da. Euskararen alorrean gauzak adostea dugu helburua. Kontu zehatzetan urratsak eman daitezke. Zergatik ez ditugu elebidun jartzen iragarki guztiak enpresa guztietan?”

– “Uste dut ezin dela soilik kanpotik etorri euskararekiko konpromisoa enpresetan. Barneratu egin behar dira gauza horiek. Enpresariak pentsatu behar du beharrezkoa dela, eta orduan egingo du”.

– “Euskararen erronka ikaragarria da, eta euskarak gure [enpresarien] babesa eta bultzada behar du. Guk, gure posiziotik, asko egin dezakegu”.

– “Ostalaritzan, adibidez, langile batek ez badu euskaraz erantzuten ez da langilearen errua, enpresariaren erantzukizuna baizik. Uste dut lan hori orain arte ez dela egin”.

Elkarrizketa osorik Enpresabidea atarian irakur dezakezue.

Related Posts