Euskara-ikastaroetan izena emateko aurrematrikula zabalik dago

2021/2022 ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Hala bada, jakizu aurrematrikula zabalik dela Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian.

Intxixu euskaltegia

Aurrematrikula webgune HONETAN nahiz Intxixu AEKn egin daiteke. Online ikastaroetan izena eman nahi izanez gero, orduan aurrematrikula hemen egin dezakezue.

Aurrematrikula ekainaren 25a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

– %5eko deskontua 21-22 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2020/21- prezioetan aplikatzen da).
– Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Gogoratu Oiartzungo Udalak euskara ikasteagatik dirulaguntzak ematen dituela.

Zalantzarik izanez gero, jo Intxixu AEK euskaltegira (Fermiñene etxea, 2, 2. solairua).

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude