Euskara ikastaroetan aurrematrikula epea zabalik

2025/2026 ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Hala bada, jakizu aurrematrikula zabalik dela Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian. Aurrematrikula webgune bidez nahiz Intxixu AEKn egin daiteke.
Ekainaren 30a baino lehen izena ematen dutenek abantaila hauek izango dituzte:

Ikasturte honetako (2024/25) prezioari eutsiko zaio.
Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Izen-emateak eta informazioa: Intxixu euskaltegian // 943 49 39 57

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude