Oiartzun Irratian emititzen den Lanin podcastean Mikel Urdangarin eta Maialen Otegi aholkulariek enpresetako ekitaldietan hizkuntzen kudeaketa txertatzeko azken aholkuak eman zizkiguten urtarrilean. Honela, abenduan hasitako saioari amaiera eman zioten.
Enpresek ekitaldiak antolatu ohi dituzte hainbat helburu betetzeko, eta horietan hizkuntzak kontuan hartzea garrantzitsua dela azaldu ziguten aholkulariek 2022ko abenduan plazaratutako irrati saioan. Besteak beste, hizlarien eta hartzaileen hizkuntza gaitasuna kontuan hartu behar dela azpimarratu ziguten.
Oraingoan, aholku horiei jarraipena eman nahi izan diete. Batetik, aldibereko itzulpenak egiteko aukera azaldu digute; bestetik, parte-hartzaileak taldekatzerakoan kontuan hartu beharrekoak gogorarazi dizkigute; horrez gain, komunikabideei eta sare sozialei buruzko aholku batzuk ere eman dizkigute; eta azkenik, ekitaldia egingo den espazioari buruz eta bertan parte hartuko duten beste enpresa edo kideei buruz jardun dira.
Gehiago jakin nahi? Entzun podcasta!