90 ENPRESA BAINO GEHIAGOK EUSKARA SUSTATZEKO NEURRIAK HARTU DITUZTE AZKEN 15 URTEETAN OIARTZUNEN

Azken urteetan euskararen presentzia edo erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten enpresak identifikatzeko ahalegina egin du Oiartzungo Udalak. Horrela, nolabaiteko aitortza egin nahi diete hizkuntza berdintasuna ere haien kudeaketan txertatu duten enpresei. Bide batez, kontsumitzaileek zein lan bila ari diren pertsonek jakin dezakete norengana jo euskaraz aritu nahi badute.

Lan hori egiteko, hainbat iturri erabili dira. Besteak beste, Udalak sustatutako kanpainak eta dirulaguntza deialdiak, Euskaraldietan sortutako ariguneak, LANIN zerbitzuari laguntza eskatu dioten enpresak…

Horrela, Oiartzungo Udalaren LANIN zerbitzuak 96 enpresa identifikatu ditu (zerrenda beherago dago). Batzuk euskara planak garatzen urteak daramaten enpresa handiak dira, beste batzuk, aldiz, ekintza zehatzak egin dituzten enpresa txikiak dira. Errotulazioa aldatu eta euskaratu dutenak, webgunea itzuli edo bezeroentzako agiriak bi eletan eskaintzeko prestatu direnak… Sorreratik euskaraz aritzeko erabakia hartu dutenak ere badira.

Arlo desberdinetan ari diren enpresak dira, hau da, industria, garraioa, merkataritza-gune handiak edo herritarrei zein beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkietenak.

Argazkia ez dago guztiz osatuta. Ez dira enpresa guztiak bildu. Izan ere, merkataritza eta ostalaritza jarduerak bakarrik garatzen dituztenak kanpoan utzi dira eta une honetan badira neurri berriak ezarri nahi dituzten enpresa batzuk ere. Horiek gehituz gero, arlo sozioekonomikoko 250 entitate baino gehiago lirateke Oiartzunen euskarari lekua egin diotenak.

Deialdi herritarrei

LANIN zerbitzuko aholkulariek informazio gehiago jasotzea eskertuko lukete. Batetik, zerrendan ez dauden enpresa gehiagoren beri ematea, haien lana ere aitortua izan dadin. Bestetik, zerrendan dauden entitate horiei hobetzeko proposamenak egitea, antzemandako beharren berri emanez. Informaziorik izanez gero edota zure enpresaren izena zerrenda honetan egotea nahi baduzu, idatzi lanin@oiartzun.eus helbidera.

ENPRESEN ZERRENDA

  1. ABB Niessen
  2. Agricola Txema
  3. Aise SAL
  4. Alcampo
  5. Almacenes Oairtzun SL
  6. Aralar Desinfección
  7. Arin Eraikuntzak, S.L.
  8. Asisman Info
  9. Autobuses Iparraguirre, S.L.
  10. Autocares David
  11. Banco Sabadell, S.A.
  12. BCN Aduanas y Transportes, S.A.
  13. Beerlagun SL (Oarsoak)
  14. Bella Cuccina
  15. Berkomat, S.L.U.
  16. Berri margolariak
  17. Berri (BRIG) Motor Gipuzkoa, S.L.
  18. Bideko Aterpe, S. Coop.
  19. Biekapa
  20. Bikogest
  21. Binovo It Human Project, S.L.
  22. Bpxport XXI SLU
  23. Caixabank S.A.
  24. Carnicas San Marcial, S.Coop.
  25. Carpinteria Roisa
  26. Carza (Centrauto) Guipuzcoa, S.L.
  27. Centros Comerciales Carrefour, S.A
  28. City Oiartzuarra SL
  29. Comercial Ibaitz S.A.
  30. Congelados Irusta, S.L.U.
  31. Coymep
  32. Custom Cross, Indian Motorcycle Paris
  33. DIT Gestión
  34. Dixidu Diseinu Grafikoa
  35. Ekolur Ingurumen Aholkularitza
  36. ElikaSport
  37. Elorri Komertziala
  38. Elza S.L.
  39. Erretxiki Pentsuak, S.L.
  40. Euzko Bendina
  41. Ferreteria Senai
  42. Fundiciones Aizpurua S.A.
  43. Garmendia Iturtxoko S.L.
  44. Gaursa
  45. Geslan Auto
  46. Gipauto Concesionarios, S.A.
  47. Grupo Easo Motor
  48. Gumendi Instalazioak SL
  49. Herribus, S.A.
  50. Hyundai Oarso Car
  51. Inal Consultores
  52. Jai Hornidurak
  53. Julen Arbelaitz Labaien y Otro, C.B.
  54. Kam Telekomunikazio Aholkularitza, S.L.
  55. Komaidak
  56. Kutxabank, S.A.
  57. Laboral Kutxa
  58. Labore Oarso Kontsumo Elkartea
  59. Langarri Logística
  60. Langicar, S.L.
  61. Lehize Ekoizpenak
  62. Lurauto Concesionario BMW
  63. Merka Oiartzun
  64. Novocar Motor, S.L.
  65. Oarsoaldea Garapen Agentzia (S.A.)
  66. Oiartek Refrigeración
  67. Ondarreta Mesas y Sillas, S.L.
  68. Orialki
  69. Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL
  70. Pagoa Garagardotegia
  71. Papurrak ogi eta goxo faktoria
  72. Prefabricados Urkia S.A.
  73. Rekalde 21 Corporación (Funeraria Vascongada)
  74. Rekalde Biltegia, S.L.
  75. Rural Kutxa
  76. Saiplast
  77. Saizarlan, S.L.
  78. Sanesteban Tailerrak
  79. San Jose Lopez
  80. Seat Ederki
  81. Sein Izarra Zerbitzuak, S.L.
  82. Seteco Servicios Informáticos
  83. Sum+ (summas)
  84. Suministros Industriales Suberri
  85. Suministros Electricos Selbi, S.L.
  86. Tajo Group
  87. Talleres Elkar, S.L.
  88. Talleres Pamendi
  89. Uralsan SL
  90. Urri Tailerra
  91. Urzain Taldea
  92. Vulcanizados Lezo, S.L
  93. Wei Alicante S.L.U – B&B Donostia
  94. Zabaleku Informatika
  95. Zuaznabar elektrika eta telekomunikazioak
  96. Zubillaga Gestoria

(Zerrenda honetan jaso diren enpresetako batzuk desagertu dira edo jada ez daude herrian. Hala eta guztiz ere, garrantzitsutzat jo da horiek egindako lana ere aitortzea).

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude