Lanin pilula bat hilabetero

Maiatzetik aurrera ekintza berri bat jarri nahi dugu martxan Lanin zerbitzu teknikotik: hilabetero zuen eskura jarriko dugu euskara pilula bat, enpresa eta ekonomiaren munduari lotua. Hona lehenengoa: tornu paraleloaren atalen izenak.

Lanin zerbitzutik Oiartzunlanin blog honetan enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen hizkuntza-kudeaketari buruzko berriak jartzen ditugu. Horrez gain, buletin bat bidaltzen dugu Oiartzungo enpresetara, eta hilabete horretan gertatutakoen edo izango diren ekitaldien berri ematen dizuegu. Bada, oraingoan berritasun bat gehituko diogu horri: hilabetero euskara pilula bat argitaratuko dugu.

Pilulek enpresentzako euskarazko hiztegi moduko bat lortzea dute helburu, sortuko ditugun horiek bilduma batean bilduta eta zuen eskura jarrita. Hortaz, hilabetean behin enpresa munduko arlo bat, makina bat edo hitz teknikoak aukeratuko ditugu, eta horiek euskaraz nola esaten diren azalduko dugu. Zuen eskura jarriko ditugu blogean, eta baita bidaltzen dizuegun buletinean ere.

Hori horrela, hemen doakizue lehen irudia: tornu paraleloaren atalak.

Pilulak elkarbanatu ditzakezue lankideen artean, eta baita zuen sare-sozialetan argitaratuta ere; #oiartzunlanin traola erabil dezakezue sare-sozialetarako.

Horrez gain, interesgarria izango litzateke zuen proposamenak jasotzea. Horretarako, euskarari buruzko zalantzarik baduzue, edo hiztegi zehatz baten beharra sumatzen baduzue, idatzi lanin@oiartzun.eus helbidera, eta bota zuen proposamena edo galdera. Modu honetan, zuen beharretara egokitu ahal izango gara.

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude