Oiartzungo Udaleko Euskara sailak euskararen sustapenerako dirulaguntzen deialdia argitaratu berri du, eta horri buruzko xehetasunak eman dituzte Oiartzun Irratian Lanin zerbitzuko aholkulariek.
Hizkuntza normalizazio sailak dirulaguntza lerro bat irekitzen du urtero herrian euskararen presentzia areagotzeko egiten diren ekimenak laguntzeko. Beste hainbat laguntzen artean arlo sozioekonomikoari zuzendutakoak daude, hau da, Oiartzunen kokatuta dauden enpresa eta merkataritza establezimenduei dagozkienak.
Horiek azaltzera hurbildu da Lanin zerbitzuko aholkularia irratira. Besteak beste, diruz laguntzen diren ekintzak zein diren eta noiz eta nola eskatu daitezkeen azaldu digu. Entzun podcasta!