Aurreko batean irratian entzun genuen elkarrizketa batean urte hasieran geure buruari galdetzeko bi galdera aipatu zituzten:
- Iaz baino hobeto ala okerrago gaude?
- Enpresa gisa, hobeto ala okerrago gaude?
Sinpleak dira, eta baliagarriak izan daitezke hizkuntza-kudeaketan ere.
Nola gaude? Hobera ala okerrera egin dugu?
Gure sektoreko edo inguruko enpresak baino hobeto ala okerrago gaude?
Jakina, ez dira galdera hutsak.
Erantzunaren arabera, hirugarren bat ere erabil dezakegu: zer egin dezakegu?
Egingarria zaizuen ekintza bat hautatu, eta gauzatu. Bat, baita txikia bada ere.
Urtez urte bost pauso txiki emanez gero, aurrerapauso handia da enpresa txiki batentzat.
Demagun, herri bateko 100 enpresa txikik pauso bana ematen badute, aurrerapausoa erraldoia izango da.
Pentsatu zein den 2024. urtean eman dezakezun pauso hori.
Eta gogoratu: aurten ere LANIN zerbitzua ondoan izango duzu zerbitzuak doan eskainiz eta dirulaguntzak eskuratzen laguntzeko prest.
Ondo ekin urteari!