Badator Korrika: zer egin dezakegu enpresan giroa berotzen hasteko?

Martxoaren 14tik 24ra izango da 23. Korrika. Data heldu bitartean geure enpresa edo erakundea girotu dezakegu, eta horretarako hemen dituzue hainbat baliabide:

1. Aurtengo abestia eta bideoahttps://www.korrika.eus/eu/abestia

2. Ibilbidearen kartela: Kalitate ona du inprimatzeko. https://www.korrika.eus/images/ibilbidea/23korrikaren-ibilbidea.jpg

3. Korrikaren logoa eta dosierra euskaraz / gaztelaniaz / frantsesez / ingelesez: https://www.korrika.eus/eu/bloga/itemlist/category/25-baliabideak-23

4. Korrikaren aplikazioa jaitsi dezakezue. Bertan Korrikak Oiartzunen egingo duen ibilbide zehatza agertzeaz gain, Korrika laguntzaileen txokoa dago eta ekitaldiaren jakinarazpenak ere zabalduko dituzte bertatik. Google Play eta App Storen duzue eskuragarri.

5. Korrikaren aurreko edizioen logoak, abestiak, historia kontatzen duen podcasta: https://www.korrika.eus/eu/korrika/korrikateka#logoak

6. Korrikaren ahizpak munduan, beste komunitate gutxitu batzuetan ere egiten baitute beren Korrika propioa: https://www.korrika.eus/eu/munduan/korrika-munduan

Horrez gain, dinamika bat ere landu dezakezue zuen enpresa edo entitatean. Adibidez, Korrikaren lekukoa atalez atal edo egoitzaz egoitza eraman. Lekuko edo kutxa horren barruan nahi duenak mezua sar dezake, eta martxoaren 22an, Korrika amaitu aurreko azken lan egunean, mezu guztiak irakur ditzakezue, edo sarean jarri lankide guztiek irakur dezaten.

 

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude