Orain da Euskaltegietan izena emateko garaia, eta aurten inoiz baino merkeagoa izango da euskara ikasten hastea.
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza lerro bat abiatu du doakotasunean beste pauso bat emateko, eta lehen mailan matrikulatzen diren ikasleek 144 euro baino ez dute ordaindu beharko. Gainera, asistentzia ona dutenen ikasleei diru hori itzuliko die Oiartzungo Udalak.
Ez da harritzekoa gora egitea urtez urte Oiartzungo Intxixu euskaltegian matrikulatzen den jende kopuruak.
Aukera ona da herriko enpresetan lan egiten dugunontzat ere.
Informazio gehiago Oarsoaldeko AEKren webgunean: lotura
Intxixu AEK euskaltegiko matrikula 2024