Trebakuntza ikastaroak eskainiko ditu Laninek Oiatzungo enpresentzat

Oiartzun inguruan dauden enpresa txiki eta ertainek euskarazko formakuntza jasoko dute azaroan eta abenduan. Hiru ikastaro izango dira, eta guztiak on line.

1. Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1): azaroaren 5etik 11ra. Telefonoa euskaraz hartzeko unean urduritu egiten zara? Hitz egiterakoan segurtasuna irabazi nahi duzu? Hala bada, hau da zure ikastaroa! Online izango da ikastaroa, eta ordubeteko bi konexio egun izango ditu, azaroaren 5ean eta 11n.

EMAN IZENA

2. Mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaroa (B2): azaroaren 11tik 22ra. Mezuak idaztean sortzen diren ohiko zalantzak argituko ditugu, eta orri zuriari diogun beldurra uxatzeko tresnak landuko ditugu. Lanak on line egingo dira, eta konexio egun bat izango du, azaroaren 22an.

EMAN IZENA

3. BERRIA! Baliabide informatikoak euskaraz (B2-C1): azaroaren 26tik abenduaren 5era. Euskarazko on line hiztegiak zein itzultzaile neuronalak ezagutu zein erabiltzen ikasiko dugu.

EMAN IZENA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude