Oarsoaldeko enpresen gehiengoan jasangarritasun plana du

Biratu proiektuaren baitan Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako zenbait enpresen datuak jaso dituzte, sektorekako azterketa egiteko; hala, ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortu nahi da eta energia eraginkortasuna eta hondakinen murrizketa sustatu. Emaitzen arabe

ra, industriako sektoreko enpresen %83k jasangarritasun-plan estrategikoak ditu, %73k energia berriztagarriak erabiltzen dituzte, baina soilik %25ek aipatzen dute ekonomia zirkularra hondakinen kudeaketan. Horrez gain, inkestatutako industria enpresen %67k plaka fotovoltaikoak instalatu zituen.

Nekazaritzaren sektoreari dagokionez, bi erronka identifikatu dira: batetik, hondakin organikoen %65 balioztatzea 2026. urtea baino lehen, eta, bestetik, Ontzien Lege berrira (2025) egokitzea.

Ostalaritzaren sektorean bi lehentasun ezarri behar direla ondorioztatu da: elikagaien-hondakinen %30 murriztea lortu behar da, baita prozesuak digitalizatzea ere. Izan ere, ostalaritzako lau enpresetatik bakarrak ezarri du digitalizazio prozesuren bat.

Oarsoaldeko Garapen Agentziaren ekinbidez jarri zen abian Biratu proiektua.

Eta albiste hau zergatik ekarri dugu atari honetara? Ingurumenaren zaintza, hizkuntzen kudeaketarekin lotura zuzena duelako. Izan ere, biak ala biak gizarte-erantzukizunaren parte dira, Oarsoaldeko zein Oiartzungo herritarren interesei erantzuten die.

Albistearen iturria: Enpresabidea ataria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude