2024ko errenta aitorpena egiteko epea ireki dela-eta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek Oarsoaldeko zergadun guztiei dei egin diete errenta aitorpena euskaraz egin dezaten eta foru ogasunarekin harremana euskaraz izan dezaten.
Euskararentzat garrantzitsua da zure aukera, zuri hala iruditzen ez bazaizu ere. Zorionez, urtetik urtera gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten Oarsoaldeko herritarrak eta administrazio publikoekin harremana euskaraz izatea erabakitzen dutenak.
Gainera, Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako bazkaria zozkatuko dute errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko hiru modu emango dira:
– WhatsApp eta QR kodeen bidez zabalduko den drive baten inprimakia beteta.
– www.oarsoarrak.eus webguneko formularioa beteta, edo
– Toki publikoetan jarriko diren txartelak bete eta entregatuta.