Enpresen barne-komunikazioa izango da langai ekainaren 5eko Enpresarean foroan. Komunikazio korporatiboa: zure negozioaren ezkutuko indarra hitzaldiak irekiko du jardunaldia, eta, ondoren, Oreka IT eta Fagor enpresetako kasu praktikoak landuko dira. Azkenik, jendaurrean.eus tresnaren inguruko hitzaldia emango da. Jardunaldia Gipuzkoako Parke Teknologikoan izango da Donostian. 09:30etatik 11:30etara.
Eman izena hemen.