Erakundetzea, erreminta kutxaren azken atala landu dugu Lanin podcastean. Plana erakundeak bere egiteari deitzen diogu erakundetzea, hau da, bere kudeaketan txertatzeari. Horren inguruko azalpenaz gain, adibideak ere eman ditugu saioa. Jarraian saioaren edukia duzue irakurgai:
Zeri deitzen diogu zehazki erakundetzea?
Plana erakundeak bere egiteari deitzen diogu erakundetzea. Bere ohiko kudeaketaen txertazeari.
Aurreko saioetan, erremintak azaldu dituzunean, norbanako, pertsona arteko, talde, erakunde eta gizarte arloan landu zitezkenak azaldu dizkiguzu. Erakundetzean erakunde mailakoez ari gara bakarrik?
Ez bakarrik. Plana erakundetzea lortu nahi denean, hainbat esparru landu daitezke. Esate baterako, lanpostu baten hizkuntza-irizpideak zehaztu daitezke, langile bakoitzak zer eta nola egin behar duen jakiteko, eta horrekin batera, lanpostuaren hizkuntza-gaitasun zehaztu daiteke. Eta, ondorioz, gaitasun hori duten langileak kotrata daitezke edo gaitasun hori ez dutenak baditugu, formazio plan bat presta dezakegu. Hori guztia modu sistematiko eta antoaltu batean egin daiteke, unean uneko egoeraren arabera jokatu ordez.
Beste adibide bat: Taldeko bileretan zein hizkuntzatan ariko garen zehaztu dezakegu, nola lortuko dugun euskaldunek euskaraz egitea eta ulermena bakarrik garatuta dutenek, gaztelaniaz aritzea. Horrez gain, langile batek hizkuntza-berdintasunerako ardura har dezake, eta bileran euskarara itzultzeko teknikak erabil ditzake…
Eta orain hitz-jokoa egingo dut, ezinbestean: Erakundean zer egin daiteke hizkuntza berdintasuna erakundetzeko?
- Hizkuntza berdintasunerako arduraduna izendatu eta Hizkuntza kudeaketa hobetzeko batzordea osatu. Arduradunik ez bada, zaila da gaia agendan sartzea.
- Enpresaren hizkuntza-politika zehaztu, epe luzeko helburua adosteko baliagarria izango da. Kalitate politika, Ingurumen politika eta kontu etikoak zehazten diren bezala, hizkuntzaren gaineko konpromisoak zehaz ditzake enpresa batek.
- Hizkuntza-irizpideak edo jarraibideak zehaztu, horrek helburuak lortzeko ekintzak zehazten balioko baitu. Lehen aipat bezala, gauzak nola egiten diren edo egin behar diren zehazten badugu, langileek ez dute eten gabe pentsatu behar nola egin behar duten. Langile berriei errazago jakinaraziko zaie nola aritu behar diren. Erakunde mailan irizpide orokorrak zehaztuta, horiek lanpostu bakoitzean nola garatu ko diren azalduko diegu.
- Idazkiak estandarizatzea da erakunde askok egin duten beste lan bat. Ohikoenak diren dokumentuak zehaztuz gero (aurrekontuak, produktuen-zerbitzuen deskribapenak, fakturak…), euskarazko eta gaztelaniazko formatuak presta ditzakegu, baita elebidunak ere, behar direnean erabiltzeko.
- Finantzazi-bideak lortu daitezke: dirulaguntzak izan daitezke, udalak, foru aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak emandakoak. Gogoratu Oiartzungo Udalak baduela dirulaguntza lerroa, haren inguruko xehetasunak udalaren webgunean dituzue irakurgai. Kanpora begirako konpromiso honek hizkuntza kudeaketaren gaia erakundetzen lagunzen du.
- Erakundearen Plan Estrategikoan eta Kudeaketa Sisteman txertatu. Bi tresna horiek garrantzia handia dute enpresa batean, eta hizkuntza kudeaketa hobetzeko helburuak hor kokatuz gero, gainontzeko gaiei bezala egin beharko zaie jarraipena. Adierazleak ezar daitezke bilakaerari jarraipena egiteko. Ezagutu ditut enpresak adierzleak landu dituztenean jabetu direla haien diru-sarreren %25 baino gehiago euskaraz eskaintzen zituzten zerbitzuetatik lortzen zutela, eta kudeaketa hobetuta sarrerek gora egitea lortu zuten. Batzuetan, ez dugu aldagai hau kontuan hartzen, eta merkatu segmentu garrantzitsu bat izan daiteke.
- Ziurtagiriak ere hor ditugu: Bikain edo Bai Euskarari izan daitezke. Erakunde askok erabiltzen dute helburu gisa, erraztu egiten baitu norabidea finkatzea. Gizartearen aurrean hartzen duzun konpromisoa da, eta horrek eragina du erakundearen eguneroko kudeaketan. Gainera, administrazioak bezero dituztenentzat balio erantsia izan daiteke ziurtagiri horiek eskuratzea.
Hain zuzen ere, Bai Euskarariren inguruko irrati saioa egin genuen uztailean. Entzungai duzue hemen.
Horraino erakundeari dagokiona. Nola eragingo dugu gizartean eta sektorean?
Hainbat koordinazio gunetan antolatzen dira enpresak eta entitateak, horietan aritzeak erakundetzeari eragiten dio. Euslan, Euskaragileak eta Mondragon Kooperatibak esate baterako halako guneak dira. Kanpora azaltzen dituzun kontuak, barruan egikaritu behar dituzu, ezinbestean.
Jardunaldiak antolatzea ere bada beste bide bat. Azkenik, ikasleen praktikak eta duala sustatzeko egitasmoak. Oarsoaldean badago bat Eskolatik Lanera izenekoa.
Honaino gaurko gai nagusia, baina ez bakarra. Azkar batean adierazi nahi dizuegu abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Oiartzun Lanin bloga kaleratu genuela, eta ordutik ia 3.000 bisita izan ditugu! Eskerrik asko atarira sartu zareten guztioi! Besteontzat, hemen duzue helbidea: oiartzunlanin.eus.
Eta azken-azkenik, hurrengo urtean Korrika izango dugula gogoratu nahi dizuegu. Lehengo astean aurkeztu zuten, eta Hitzekin leloa izango du. Horren inguruko informazioa ekarriko dugu, garaia iristen denean. Motorrak berotzen haste aldera, 2019ko Korrikaren abestia jarriko dizuegu.