Oiartzun LANIN blogak urtebete egin du

Lanin egitasmoa zabaltzeko asmoz sortu zen Oiartzun LANIN bloga 2020ko
abenduaren 3an; harrezkero, hizkuntza-kudeaketari buruzko informazioa zabaltzen
dihardugu. Datuei dagokionez, 3.000 bisita izan ditu atariak urtebetean.

Horrez gain, Oiartzun Irratiarekin elkarlanean egiten dugu Lanin podcasta,
hilero. Haren berri ere ematen dugu blogean. Irratsaioaren inguruko datuak ere
bildu ditugu: azken saioa, esate baterako, 62 lagunek entzun dute. Irratsaiora heltzeko bi bide
dituzue: batetik, hemendik bertatik; bestetik, Oiartzun Irratiaren
webgune
tik bertatik.

Atari honetatik bertatik eskerrak eman nahi dizkizuegu bloga bisitatzen duzuen
guztiei, baita podcasta entzuten duzuen guztiei ere. Jarrai dezagun hizkuntza-
kudeaketaren mundua zabaltzen!

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude