Zein izan dira 2022an Oiartzun Lanin blog honetan gehien bisitatu dituzuen argitalpenak? Bada, badirudi Oiartzun Irratian hilean behin emititzen den Lanin Podcasta dela irakurleen artean interes handien sortu duen sarrera.
25 argitalpen egin dira blog honetan 2022 urtean eta bisita gehien otsailaren 4ko argitalpenak izan du, hain zuzen ere, hiztegien erabilerari buruz hitz egiten duen irratsaioari buruzkoak. Horren ondoren, bigarren postuan, honakoak ditugu: maiatzaren 18an Oiartzungo Euskara Sustatzeko dirulaguntzen inguruan idatzitako argitalpena, eta uztailaren 5ean LanHitz dirulaguntzen inguruan emitituako irratsaioari buruzkoa.
Horien ondoren ageri dira Oiartzun Irratiko saioaren gainean diharduten beste sarrerak ere, beraz, badirudi irratsaioak arrakasta duela gure irakurleen artean.
Horiek ikusita, Lanineko lantaldetik proposatu nahi dizuegu lantzea edo azaltzea nahiko zenuketen gaien bat buruan bazenute, jakinarazteko; horrela, blogaren bidez, edo Lanin irratsaioaren bidez zabalduko dugu (proposamenak: lanin@oiartzun.eus helbidera bidali ditzakezue).
Ea ba urte berriak zer ekartzen digun!