Oiartzun Lanin zerbitzuaren berri herrian eta eskualdean zabaltzeko asmoz podcasta jarri dugu martxan. Gure xedea hizkuntzen kudeaketak enpresetan duen garrantziaren berri ematea da. Horrez gain, egitasmoan parte hartu duten enpresen berri emango dugu, baita kudeaketa egokia egiteko praktika onak azaldu ere.
Lehen saioan, hizkuntza-kudeaketa zergatik eta zertarako den garrantzitsu azaldu dugu. Horretarako, Mikel Urdangarini egin diogu elkarrizketa. 20 urte inguru darama Ahize-AEKn hizkuntza-aholkularitzan, eta Lanin egitasmoan sorreratik ari da lanean.
Oiartzun Irratiaren laguntzaz ekoitzi dugu saioa; horrenbestez, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu. Izan ere, elkarlanari esker atera da hau aurrera, eta hori biziki garrantzitsua da euskara eta euskalgintzarentzat.
Gaur goizean estreinatu da saioa Argayun saioan; orduan entzun ez duzuenok behean duzue irratsaioa osorik. Gozatu!