Ekolur aholkularitzak Harrobia diploma eskuratu du

Lerro hauek baliatu nahi ditugu Ekolur ingurumen aholkularitza zoriontzeko euskararen kudeaketan egin duen lanarengatik eta hori aitortzeko Harrobia diploma eskuratzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak 2023ko abenduaren 13an Bilboko Euskalduna Jauregian egin zuen ekitaldia 37 entitate publiko eta pribaturi euskararen erabilera aitortzeko, besteak beste, Harrobia diploma berriak banatu zituen.

Harrobia diplomak Euskararen kudeaketan lehen pausoak ematen dituzten entitate pribatuen artean euskararen erabileraren sustapena egiteko konpromisoa hartzen dutenei emango zaie, eta egikizun horretan Bai Euskarari elkartearen lankidetza izan du Eusko Jaurlaritzak.

Harrobia eskuratzeko hiru baldintza hauek bete behar dira:

1. Erakundearen irudian: Ingurune digitalean, errotuluetan, publizitatean, jendaurreko ekitaldietan eta erakundearen irudia osatzen dutenetan euskararen erabilera gutxienez %25ekoa izango da.

2. Herritarrekin harremanak: Harrera euskaraz egiten da %25ean gutxienez eta zerbitzuari lotutako idatzizkoetan eta ahozko zerbitzuan gutxienez %25ean ere euskara erabiltzen da.

3. Lan-hizkuntzari dagozkion ondorengo elementuetan jasotako baldintzetatik bat bete behar du erakundeak, gutxienez:

  • Lanari lotutako hizkuntza paisaian, langileen arteko ahozko eta idatzizko harremanetan, lan-tresna eta aplikazioetan euskara erabiltzeko pausoak eman dira.
  • Gehien erabiltzen diren dokumentu eta komunikazio batzuetan euskara ere erabiltzen da.
  • Irizpide batzuk zehaztu dira administrazioekin eta enpresa pribatuekin (bezero zein hornitzaileekin) euskara erabiltzeko, ahoz eta idatziz.
  • Erakundeak euskarari lotutako helburuak zehaztu ditu, irizpideak zehaztu ditu, ardurak banatu eta baliabideak aurreikusi ditu. Langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ekintzakdaude.

Ekolur aholkularitzak 1998 sortutako lan-sozietate parte-hartzailea da, eta bioaniztasunean, ingurumen-ebaluazioan eta uren plangintzan eta kudeaketan aritzen da. Oiartzunen kokatuta dago, Mamut eraikinean,  Astigarraga Bidea 2, 4. pisua Esk (8. bulegoa). 943 261208 – ekolur@ekolur.com

Ekolur eta LANIN zerbitzua elkarlanean aritu dira eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntza jaso du.

Ekolur aholkularitzaren webgunea: https://www.ekolur.com/eu/

Ekolur aholkularitzaren txioa.

Lortuta honetan dago ekitaldiari buruzko informazio gehiago.

 

 

 

 

Related Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude